Urrian urtebete egin du Zarrakazteluko gazteen taldeak. 15 eta 35 urte bitarteko berrehun eta hogei kide inguruk osatzen dute ZarraGAZTElu elkartea. Iaz festa batekin jarri zuten abian taldea. Geroztik hamaika ekimen gauzatu dute, hala nola, hitzaldiak, ihauteriak, sagardotegirako irteera, kamiseten salmenta, gazte jaiak, txozna herriko jaietan, eta beste zenbait ekitaldi. Gogoz beterik daude eta ilusio handiz ekin nahi diote etorkizunari. Zorionak, anitz urtez eta jarraiki bizkor.
Ekialde
No hay comentarios:
Publicar un comentario