
Eusko Alkartasunaren ustez, “
mendialdeko jarduera ekonomikoa berpizteko neurri zehatzak lehenbaileen hartu behar dira, hasi dugun urte honi bertze ikusmira batekin aurre egin ahal izateko”. Enplegu arloan, “
urte bukaera ezin txarragoa” izan dela ere adierazi zuten, azaroan bakarrik Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emandako langabetuen kopurua %11 igo baitzen urriarekin konparatuz. Bortziriak, Bertizarana, Leitzaldea eta Malerrekako EAko alkate eta zinegotziak larunbatean bildu ziren Donezteben eta aipatu zutenaren arabera
, “krisiak dagoeneko sektore guziei eragiten die”. Bileran, egoera ekonomikoaz aritu ziren gehien bat, baina EAren jarduera politikoaz eta eta Nafarroa Bai koalizioaz ere aritu ziren.
(klik egin-ver más)
Ttipi Ttapa
No hay comentarios:
Publicar un comentario