sábado, 25 de septiembre de 2010

"ALEX, NIRE LAGUNA" HAURRENTZAKO LIBURUA AURKEZTU DUTE


Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen eta euskararen arloko zenbait udal zerbitzuren bidez, “Alex, nire laguna” liburua aurkeztu du . Haurrentzako album hori Mikel Gurrutxagak idatzi du eta irudiak Maite Gurrutxagarenak dira. Lanak albumak sortzeko Etxepare saria irabazi zuen 2009. urtean. Pamiela argitaletxeak kaleratu du eta 14 euroren truke eros daiteke.
Lan horretan Ixabelen istorioa kontatzen da. Neskatoak munstro bat hartzen du lagun –munstro bihozbera-. Ametsezko laguna da eta berarekin batera bakardade uneei aurre egiten die eta sentimenduak berari agertzen dizkio. Baina lagun mutu horren agerpenak gutxitu egiten dira Ixabelek adiskide berriak egiten dituen neurrian. Alex apurka-apurka desagertu egingo da eta haurtzaroko oroitzapen gozoa bihurtuko da. (klik egin-ver más) euskarabidea.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario