viernes, 19 de noviembre de 2010

HATORTXU ROCK-EN HAMABIGARREN EDIZIOA ZIZUR NAGUSIAN IZANGO DA

Bost urtetan Berriobeitin izan eta gero, Atarrabiarra jo zuen iaz Hatortxu Rock jaialdiak. Orain, hamabigarren edizioa duten honetan, berriro ere kokagunea aldatu eta Zizur Nagusian ospatuko dute jaialdia, aldaketa egitera behartu dituzte eta.

Jaialdiaren antolakuntzarekin zerikusirik ez duten makina bat arrazoi direla medio, Atarrabiako Udalak ez dizkie beharrezkoak diren baimenak eman antolatzaileei. Edonola ere, izandako harremanagatik Atarrabiako Udalari zein herriari eskerrak eman nahi izan zizkion atzo Hatortxuk, hedabideetara bidalitako ohar baten bidez. Eta beste horrenbeste Zizur Nagusiko herriari, egitasmoa aurrera eramateko eman dien aukeragatik. (klik egin-ver más) GARA

No hay comentarios:

Publicar un comentario