Erramun Martikorenak, Txomin Artolak, Urkok, Gorka Knörrek eta Niko Etxartek kantaldia eskainiko dute larunbat honetan Tafallako Ereta pilotalekuan, bertako Garces de los Fayos ikastolak urriaren 16rako antolatu duen aurtengo Nafarroa Oinez jaiaren harira. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta sarrerak 20 euro balioko ditu leihatilan, 18 euro aurrez eskuratuz gero. Ikastolan, Oinez dendetan, Azoka tabernan eta Bar Nicanorren eskura daitezke sarrerak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario