lunes, 21 de marzo de 2011

LANEKO BAJEN KONTROLEK ITOTAKO LANGILEAK


“Guztiz estresatuta bukatu nuen eta ospitaleko errebisioetara gorputz txarrarekin joaten nintzen, banekielako gaizki begiratuko nindutela, beti galdera berarekin: ‘Oraindik bajan?’. Alde guztietatik estutu ninduten eta ez dut uste jendeak tratu hori merezi duenik. Ondo iruditzen zait kontrolatzea, denetik dagoelako, baina gaizki zaudela ikusi badute, pertsona gisa tratatu beharko zinduzkete eta sendatzeko behar duzun denbora utzi. Oro har inor ez dago bajan nahi duelako, zeren etxean lanik gabe egotea erosoa izan daiteke, bai, baina gaixo ez bazaude, eta soldata guztia kobratuz”. Antonia Luengo da hala mintzo dena, 51 urteko garbitzaile lasartearra. Autobusean zihoala, gidariaren mugimendu bortitz baten ondorioz lurrera erori eta min hartu zuen iaz belaunean, hanka burdin artean harrapatuta. Errotulan fisura zuela eta baja eman zion familia-medikuak. Ez zekien gainera zer zetorkion. (klik egin-ver más) ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario