lunes, 31 de octubre de 2011

EHORZKETA OHITURAK BIZIRIK NAFARROA BEHEREAN


Aitzina, euskal gizartea, gutxienez herri txikietan, etxearen inguruan egituratzen zen. Xalbador Urepeleko bertsolariak zioenez, etxeak eman dizkigu euskaldunoi izena eta izana. Nafarroa Beherean, etxe bakoitzak bere hilbide edo elizabidea zuen, alegia, etxetik elizarako eta beraz hilerrirako bidea, hilerria elizaren inguruan kokatua baita ia herri gehienetan.
Ehorzketa egunean, familiak eta auzoek lagunduko dute hildakoa elizaraino, delako hilbide hori jarraikiz. Elizabidean aurkitzen den lehenbiziko etxea da lehen auzoa eta alderantzizko norabidean lehen etxea berriz, bigarren auzoa. Lehen auzoak funtzio berezia du hileta ospakizunen antolaketan, baita bizitzaren gorabehera gehienetan ere. Bataioak, jaunartzeak, ezteiak, baserriko lan dorpeak, baina baita istripu eta ezbeharrak gertatzen direlarik, lehen auzoaren laguntza izaten da beti. Bada, heriotza bat gertatzen denean etxe batean, lehen auzo hori abisatu eta berak jarriko du martxan “protokoloa”. (klik egin-ver más)
Noel Elorga, Argian

No hay comentarios:

Publicar un comentario