lunes, 17 de octubre de 2011

HURRENGO EGUNEAN


Eta egintzei gagozkio: aparkalekuak goraino beteta, tren bereziak jendez gainezka, ibilbidearen sarreretan jende pilaketak, barrak jendez lepo, hamaika boluntario ogitartekoak eta edaria buru belarri zerbitzatzen, paellatik eta sagardotegi menutik deus ere ez soberan, ikuskizun jendetsuak, haurren guneak sasoiz gainezka eta artista bat bera ere ikus-entzule gogotsurik gabe. Aurreikuspen meteorologikoa bete egin da eta eguzkiak, goizeko lainoen ondoren, gogoz jo du, eta ibilbidean lagundu digu. Ezusteko nabarmenena hori izan da, hain zuzen ere, ezustekorik ez dela izan. Hamaika urrats, hamaika irri gure Oinez jaira etorri zareten guztion aurpegietan, baita hartu zaituztegunon aurpegietan ere. Hemen ez da deus bukatuko. Hau Oinez 12aren hasiera da, bai eta euskaraz aurreikusten dugun etorkizunaren hasiera ere. (klik egin-ver más)
nafarroaoinez.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario