1978ko Konstituzio legean probintziak zabartu ziren. Espainian 17 Komunitate Autonomo bideratu ziren, Afrikako Ceuta eta Melila barne. Beste hamabosten artean, bost probintzia Komunitate Autonomo bihurtu ziren: Nafarroa, Errioxa eta Cantabria, txiki samar, Murtzia eta Asturias txikiak ere, baina milioi ingurukoak eta erabat handiago.
Hainbat erakundek mundu global batean, ba ahal dute zentzurik? Estatuen deszentralizazioaren arabera, XIX. mendean segurtatutako probintziak (Juan de Burgosen proposamena) nola lotzen dira Komunitate Autonomoekin? Bi administrazio maila hauek mantentzea garestia da. Eta 1978tik aurrera begira, Nafarroako Diputazioak, foruak zirela edo, zerbitzu dexente ematen zituen. Nafarroako bost eskualdetan (Irunea, Tutera, Tafalla, Lizarra eta Agoitz). Denetan garapen baldintzak zaintzen ziren, eta adibide gisa jartzen ziren beste hainbat herrialdetan. Bestalde, Vianako Printzea erakundearen kultur ekintzak ezagunak ziren ere.
Gaur egun Nafarroako Gobernuak, Tutera eta Iruñeko garapena kontuan izaten ditu, ez hainbeste Lizarra eta Tafallakoa, eta batere ez Agoitzekoa. Nafarroako Diputazioak herrialdearen iparraldea zaintzen zuen, Nafarroako Gobernuak horri utzi dio. Orduan, Sakanaren garapena bideratzeko, zer eskeintzen du Nafarroako Gobernuak? Nafarroako Diputazioak eskeintzen zuena baino gutxiago.
Benjamin Zufiaurre Goikoetxea (Guaixe aldizkarian)
No hay comentarios:
Publicar un comentario