jueves, 24 de noviembre de 2011

GEROA BAIREN ARRAKASTARI BURUZKO ANALISI ZORROTZ BAT


Galder Gonzalez Larrañaga politika aztertzaileak honako artikulu hau argitaratu berri du zuzeu.com webgunean, Geroa Bai koalizioak lehengo igandean eman zuen ezustekoa hizpide. Iritzia den aldetik, gehiena diskutigarria, ia beti gertatu ohi den bezala, baina zorroztasuna ezin zaio ukatu bere analisiari. Ezta guretzat izan dezakeen baliagarritasuna ere. Hara:

Bazuen geroa, bai, Uxue Barkos eta EAJk gidatutako proiektuak. Gehienontzat sorpresa izan da eta egia esan larri ibili da bakar hori ateratzeko, baina eremu politiko berria, nahiz heterogeneoa, sortu da Nafarroan. Lehen aldiz historian bi ordezkari abertzale egongo dira Madrilgo gorteetan Nafarroa ordezkatzen eta horrek ere izango du eragina gauzak ikusteko moduan. Hala ere “Uxue Barkos” markak eta PSNren beherakadak badute eragina, nire ustetan.

Oso datu onak ditu Geroa Baik. Pentsa PNVk bakarrik aurkeztuko balitz horien hamarren bat lortuko zuela gehienez, batez ere zonalde euskaldun eta abertzaleak. Baina Geroa Baik beste esparru soziologiko bat ordezkatzen duela uste dut eta Uxue Barkos Madrilera eramateko lortutako botoak oso heterogeneoak direla uste dut. Hemen burura etortzen zaizkidan hainbat faktore (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario