Miren Aldaz Agirre Iruñean jaio zen 1981ko abenduaren 19an. Herritar xumea da, politikaz biziki interesatua. Espainiako Gorteetako hauteskundeen kanpaina buru-belarri ari da uneon. NaBaiko kide independentea da 2004tik, eta irailaz geroztik Geroa Baikoa ere; Zabaltzeneko independentea. Iruñeko Carrefour saltokian lan egiten du goizetan, eta gainerako orduak politikan egiten ditu, NaBain nahiz Geroa Bain koalizioen ildoan.
Iruñean bildu eta solasean hasi orduko, NaBairen bilakaera eta Geroa Bairen izaera azaldu dizkigu:
“Iaz, hasteko, Batzarrek NaBai utzi zuen txantajeren bat edo beste tarteko, eta bazterrak ondo nahasi ondoren. Haiek joan ziren, haiek nahi zutelako. Urte hasiera honetan berriz, gorabehera asko jasan ondoren, EAk alde egin zuen. Hauek baina, NaBairen izena eurentzat nahi zuten, hara". (klik egin-ver más)
Mikel Asurmendi, ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario