Uztailaren 7an Usopop festibalaren hirugarren edizioa iraganen da Saran.
Bertan izanen diren euskal artisten artean, aurkezpenik behar ez duen Gari
ospetsua eta Mungiako Belako talde gaztea. Beste artista batzuekin batera,
herriko toki berri bat estreinatuko dute gainera.
Bi urte Lizarrietako gainean iragan ondoan, Usopop
festibalaren hirugarren edizioa Sarako liburutegiko parkean iraganen da aurten.
Lehen aldia da kontzertu bat antolatua dela herriko plazatik hurbil dagoen parke
horretan. Festibal atipiko honen aurtengo programazioan, lehenik haurrendako
dantzaldia izanen da Pantxika Solorzano eta
Xanoren Elektronik Plistarekin, arratsaldeko
17:00etan. Beste kontzertuak 18:30etan hasiko dira. Hor arituko direnen artean,
Hertzainak taldeko kide ohia izan den eta bakarlari ibilbide
oparoa daraman Gari kantaria, Mungiako Belako
euskal talde gaztea (cold-wave), eta Baionako Botibol taldearen
folk-pop doinuak. Bukatzeko, Elornek soinu elektronikoz
beteriko saioa eskainiko digu.
eke.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario