1989 urtean jaio zen Unidad Alavesa
alderdi politikoa, PPtik banatuta. Sustraiak, ordea, historian atzera
eginez aurkitu behar dira, Gasteizen gutxienez XIX. mendetik existitu
izan den ildo baten jarraitzailea baita. Unidad Alavesaren dotrinaren
zutabeak aipatzea nahikoa da alderdia noren oinordekoa den jakiteko: Araba ez da Euskadi,
euskera ez da Arabako hizkuntza, Arabak Foru Erkidego bat behar du
izan. Edo, beste modu batera esanda: abertzaleek Araba kolonizatu egin
dute, herritarren borondatearen aurka. Horregatik aukeratu omen zuten
Gasteiz Eusko Jaurlaritzaren egoitza izateko. Besteak beste, 1936ko
altxamendu kolpista ospatu zuten arabarrak ez lirateke arrotz sentituko
Unidad Alavesaren barnean. (klik egin-ver más)
Iñaki Larrañaga, zuzeu.com aldizkari digitalean
No hay comentarios:
Publicar un comentario