jueves, 27 de septiembre de 2012

AZKEN EGUNAK MAÑERU, MENDIGORRIA ETA IZARBEIBARREKO EUSKARA IKASTAROETARAKO IZENA EMATEKO



Egun gutxi falta dira Izarbeibarreko Errobi euskaltegiak antolatutako euskara ikastaroetarako izena emateko, urriaren lehenean hasiko baitira klaseak. Maila eta ordutegi ezberdinak eskaintzen dira, lana txandaka egiten duen jendearentzat aukera bereziak gordeta. Taldeak zihur antolatuko dira ondorengo herrietan: Mendigorria, Obanos, Biurrun, Mañeru, Uterga, Añorbe eta Garesen. Ahalegin berezia egingo da aurten Ziraukin ere talde bat ateratzeko. Izen-ematea eta gainerako xehetasunak, 606 999 072 telefono-zenbakira deituta. 
gares@aek.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario