jueves, 13 de diciembre de 2012

KAKA NAVARRA


Kiratsa. Ustel usaina dario, aspaldian, Navarra ofizialari. Bai, ez zure eta nire Nafarroari. Barcina, Pegenaute, Maya, Asiain, Sanz eta enparauen Navarraz ari naiz. Berean gotortu den eta herritarrak bost axola zaizkion Navarrako erregimen horretaz ari naiz.
Azkeneko kapitulua, barregarria guztiz, Cerverak eta Asiainek idatzi dute. Barregarria istorioak ez duelako sinisgarritasunik, eta bazkalosteko filme baterako gidoia dirudilako. Eta barregarri, gure kontura irri egiten segitzen dutelako.
Baina argi dagoena da, CajaNavarra deseginda, KakaNavarra aunitz dagoela inguru horretan. Ilunak izan dira, kaka kolorekoak, azkeneko urteotan CajaNavarraren inguruan gertatutako guzti-guztiak: Barcina, Jimenez eta konpainiaren dieten afera, Banca Civica sortzeko prozesua (edo Banca Cínica ote?), La Caixari balioaren azpitik saldu izana, eta bi egunez izarrez betetzea Nafarroako paisaia, La Caixaren izar urdinez, alegia…
UPNk zer argitua badu. Baina tamalez, Gobernutik bota zuen arren, PSNren laguntza eta konplizitate osoa izaten jarraitzen du horrelako aferak argitu ez daitezen, eta stablishmentak jarrai dezan. Izan ere, kaka berarekin zipriztinduta daude bi alderdiok, eta komunetik beheiti bota eta garbitzen ez ditugun bitartean, jai dugu; eta bestan segituko dute, gure diruarekin, gure eskubideekin!
Jon Abril, Euskalerria Irratian

No hay comentarios:

Publicar un comentario