miércoles, 10 de abril de 2013

NAFARROAKO HAUR KANTARI JAIALDIA TUTERAN

Larunbat honetan, apirilak 13, Nafarroako Kantuzale Elkarteak antolatzen duen Haur Kantari Jaialdiko bigarren emanaldia izango da Tuterako San Francisco Javier Ikastetxean, arratsaldeko seietan hasita. Nafarroako neska-mutilek zein ondo abesten duten egiaztatzeko aukera ederra. Ikastetxearekin batera Argia Ikastolakoak arduratuko dira soinu eta eszenografia orokorraz.

Nafarroako hirugarren eta azken saioa apirilaren 27an ospatuko da Berriozarko Entzunaretoan. Kanporaketa bakoitzetik hiru abesti igaroko dira ekainaren 16an Burlatan egingo den Euskal Herri osoko finalera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario