
"81 amama" dokumentalak XX. mende hasieran jaiotako amonen bizimodua hartzen du aztergai moduan, eta zehazkiago nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amonen eta haien biloben arteko transmisioa. Material gisa amon-biloba horien memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Dokumentala "kultur transmisioa eta euskalduntasuna ulertzeko moduen hausnarketa bat da, euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiari buruzko proiektua".
No hay comentarios:
Publicar un comentario