Asteazkeneko egunsentian, Tafallan izua sartu eta bost gazte espetxeratze aginduarekin. Tafalla berdez jantzi da, guardia zibila kale eta plazetan. Beldurra usain daiteke. Komisaldegia, lekualdaketak, espetxea. Egina, denak gelditu ditugu! Baina ez dute ahalegin miresgarriaz iruzurra agerian uzten duten senide eta lagunen kemen eta ausardia aintzat hartzen; gezur zakarrak agerian geratzen dira, epailearen filtroa pasatzea ezinezkoa zuten eta, beraz, hilabete baten buruan etxera. Ez eraman zituzten bezala, noski, izua bizi izan baitzuten atxiloketan, beste batzuek sinetsi ez arren. (klik egin-ver más)
Mª Carmen Virto Totoricagüena (Fernando Sotaren ama)
No hay comentarios:
Publicar un comentario