XiX. mendetik hona ez da populazioa leoztarrek galdutako gauza bakarra; beren euskalkiak ere alde egin zien, Erriberriko merinaldeko gainerako herri-ibarrei bezalaxe, Nafarroako erdialde guztia erdaldundu zuen olatu gaitzak eramanda. Historian zehar euskarak Leotzen izan duen indarra baino zailagoa da erakusten noiz desagertu ziren, isil-isilka, arbasoen hizkuntza jasotako azken leoztarrak. Ez du ematen XIX. mendean oso aurrera baino lehen izan zenik, dena den. Hona Leotzen euskaltasuna agerian jar dezakeen zenbait datu, haietako asko honakoan ere Fernando Maiora ikerleak bildurik. (klik egin-ver más)
Gorka Lekaroz, Lingua Navarrorum blogean
No hay comentarios:
Publicar un comentario