miércoles, 16 de julio de 2014

2014KO ERROBI FESTIBALAREN EGITARAUA

Uztailaren 18an, ortzegunean
17-etan : mintzaldi-ikusgarria Sanoki salan
Pastorala, sorkuntza artistikoaren bide berriak denentzako sormen-espazioa bilaka litezke ?  Beñat Achiaryk gomitatu du Armand Gatti idazle eta antzerkilari famatua…
19-etan  Errobiko  Festibala eta erakusketen estrenaldia Sanoki salan , Patxi LASKARAI-ekin
Aurtengo Errobiko Festibalaren lemari loturik, Patxik hautatu ditu alde batetik euskal erritual batzutan egin dituen argazkiak, pastoralakoak, maskaradakoak…
Eta bestalde industrial eta mundu modernoko espazio batzutan hartu dituen argazki zonbeit … Bilbon, Errenterian, Nafarroan… hango leku hutsak erakusten ditu, gizon eta emazterik gabe…holako irudiek indar gehiagorekin  agerarazten dutelakotz gizon eta emazteen lanaren presentzia, fruitua…
Beraz, Lekunberrin sortu den Patxi Laskarai argazkilariarekin ibiliko gira ama-lurratik hiri pastoral baterat…
Zintzur-bustitze / Itsasuko Ostalerak eskainirik
Atharri tokian 20-etan : afaria, festibalaren ostatuan
Atharri salan, 21:30etan : kontzertu ikusgarria.    (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario