jueves, 25 de septiembre de 2014

IKUSIKO DUGU BERRIZ

Katoliko fundamentalistena zen orain arte Alderdi Popularraren oinarri sozial sendoetariko bat. Eta orain arte diogu, ikusteko dagoelako katoliko fundamentalista horiek zer eginen duten, maiteen zuten proiektuetariko bat, abortuaren legearen erreforma, bertan behera utzi duelarik Rajoyren Gobernuak. Inkesten indarra. Katoliko fundamentalistek, atsekabeturik ere, PPri botoa ematen segituko dutela uste izanen du Rajoyk, eta, aldiz, ez hain katoliko edo ez hain fundamentalista ez diren bertze batzuek, PPri bizkarra emateko arriskua saihestu dutela gisa horretara. Auskalo. Momentuz, batzuen haserrea, eta gehienen poza ekarri dute Rajoyren erabakiak eta Gallardonen dimisioak. Politikari adio erran diola dio madrildarrak. Ezetz luzerako izan. Ikusiko dugu berriz, hemendik labur, Frantzian Sarkozy bezala.
Aingeru Epaltza, Euskalerria Irratian

No hay comentarios:

Publicar un comentario