Baluarteko Areto Nagusiak Iruñea Kantuan II euskal abestien jai handia hartuko du bigarrenez gaur larunbata, arratsaldeko 20.00etan. Ihaz gurean ospatutako emanaldian bezalaxe, oraingoan ere euskal musikari eta abeslari ospetsuek hartuko dute parte, besteak beste, Juantxo Zeberio (pianoa), Txema Garcés (moldatzaile eta baxua), Hasier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra), Iñaki Diéguez (moldatzailea eta akordeoia), Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Maite Itoiz y John Kelly (Elfenthal), Alberto Zunzarren, Laura Latienda, Pantxoa Carrere, Menditarrak de Banka eta Kalakan. Gainera, Sarriguren Eskola Publikoko ikasleak, Leitza eta Doneztebeko dantzariak eta Zubietako Johaldunak ere hartuko dute parte. Sarrerak 25, 20 eta 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke. Sarrerarik gelditzen bada, noski.
No hay comentarios:
Publicar un comentario