domingo, 18 de enero de 2015

IÑAKI CAMINO: "OIHAL ZAHARREN BIDEZ SOINEKO BERRIA EGIN BEHAR DUTENAK AETZ GAZTEAK DIRA"

Oso ongi ezagutzen du Iñaki Camino filologoak Aezkoako mintzamoldea, hainbat ikerketa lan egin baititu ibarreko euskararen inguruan. Atzo hitzaldia eskaini zuen Ariben, Zerika Aezkera Taldeak gonbidatuta.

Urteetan zehar, aezkera eta Nafarroako hizkerak azter-tzen ibili zara. Zerk bultzatu zintuen ikerketa hauek egitera?

-Alde batetik hizkuntzaren egoerak, 80ko hamarkadaren hasieran Zaraitzun eta Aezkoan euskara galtzen ari baitzen; mintzo horiek hobeki ezagutu nahi bagenituen beren ezaugarriak bildu beharra zegoen, aukera ez zen luzaroan hedatuko, hiztunak adinekoak ziren. Bigarren arrazoia intelektuala da, mintzo horien ezaugarrien azterketaren edo interpretazioaren aldetik bazen halako erronka bat, izan ere, ordura arteko analisiek ez baitzuten mintzo hauen egitura behar bezala islatu. (klik egin-ver más)

Arkaitz Almortza eta Jabier Bergasa, Diario de Noticias-en


No hay comentarios:

Publicar un comentario