lunes, 3 de julio de 2017

EUSKARA SUSTATZEKO ITUNA SINATU DUTE JAURLARITZAK, NAFARROAKO GOBERNUAK ETA EEPk

Alde biko hitzarmenak izan dituzte erakundeek orain arte, Eusko Jaurlaritza erdian zela; batetik, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, Jaurlaritzak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak. Hiruren artean sinatu dute orain itun bat.
Iruñean egin dute ekitaldia, Nafarroako Jauregian. Jaurlaritzaren izenean, Bingen Zupiria Hizkuntza Politikarako sailburuak izenpetu du hitzarmena; Nafarroako Gobernuaren aldetik, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak; eta, EEPren partetik, Mathieu Berge presidenteak.
Ituna oso garrantzitsua dela nabarmendu dute hirurek, eta ezinbesteko jo dute lankidetzan aritzea. Ollo kontseilariak adierazi du horrelako itunek erakusten dutela "erakundeen arteko harreman normalizatua". Eta hau erantsi du: "Beti izan behar genuen harreman normalizatua".  (klik egin-ver más)
BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario