viernes, 19 de enero de 2018

NAFARROAKO UMEAK EUSKARAZ ESKOLATZEA SUSTATZEKO KANPAINA

Euskarabideak-Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako tokiko erakundeek, batez ere Erdialdeko Zonakoek, “Hautatu hezkuntza euskaraz, hautatu D eredua” kanpaina abian jarri dute elkarrekin, 2018-2019 ikasturtean euskaraz eskolatzea sustatzearren, aurrematrikulazio-denboraldiari begira. Aurrematrikulazioaren epea otsailaren 1etik 7ra bitartekoa izango da, Foru Komunitate osoan zehar banatutako irakaskuntza-zentroetan.

Ekimena elkarlanean diseinatu eta planifikatu dute Euskarabideak eta tokiko erakunde interesatuetako euskara-zerbitzuek. Kanpaina bultzatzen duten tokiko erakundeek Nafarroako biztanleria gehiena hartzen dute, eta tartean aurkitzen dira Iruñerria osatzen dutenak ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario