martes, 24 de abril de 2018

EUSKARA ETA FESTA GIROA ELKARTURIK MAIATZAREN 5EAN ZARRAKAZTELUN


Heldu zaie berriz ere zarrakazteluarrei Euskararen Egunaz gozatzeko garaia. Ez dute urtero egiten. Orain hurrena, duela hiru urte izan zen. Aurten bai esan dute eta halaxe prestatu. Hori bai, lan gogorra eginez.....Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte, bertakoen eta bisitarien gozagarri. Eta ez ahaztu, bazkarri herrikoirako txartela ziurtatzeko aukera apirilaren 26ean, ostegunarekin, bukatuko dela. Dagoeneko, berrehundik gora omen dira izena eman dutenak. Ibili, ba, pixkor..........

Bazkarirako izena emateko, Rural Kutxako 3008 0053 7421 2901 4615 kontu korrontean honako kopurua sartu: 18 euro bazkideek, 20 bazkide ez direnek, eta 10 euro umeek, izen-abizenak jarriz. Gainerako xehetasunak, HAZI Elkarteak Facebooken duen orrian

No hay comentarios:

Publicar un comentario