viernes, 1 de junio de 2018

EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA BIHAR IRUÑEAN

Euskal Herriko kantu taldeak Iruñean bilduko dira ekainaren 2an, ‘Zazpietan lehena’ lelopean.Euskal kanta zahar eta berriak abestuko dituzte «gure izena eta izana aldarrikatuz». Goiz guztirako egitaraua prestatu dute, eta herri bazkaria ere ez da faltako.
2010. urtean euskal kantu talden sarea sortu zenetik, zortzigarren aldiz antolatuko dute Euskal Herria Kantuz eguna. Kasu honetan, ekainaren 2an bilduko dira Iruñean, ‘Zazpietan lehena’ lelopean. «Nafarroa sorterria eta amalurra dela adieraziko dugu kantuz», azaldu dute ohar baten bidez.

10:00etan Euskal Herri osotik iritsitako kantuzaleei ongietorria eginen zaie. 10:40ean emanen zaio hasiera kalez kaleko kantujirari eta 11:15ak aldera iritsiko dira Udaletxe plazara, non bertsolariak ere izanen diren. 12:15ean San Frantzisko plazan, kantuei dantzak batuko zaizkie. 13:00ean, Sarasate pasealekuan dute hitzordua eta ordu erdi beranduago Karlos III etorbidean. Herri bazkari batekin emanen diote hasiera, Salestarren patioan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario