Gaur arratsaldean jokatuko da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahalko da saioa.
17:00etan hasita, zortzi bertsolari izango dira txapela lortzeko lehian arituko direnak, guztiak gizonezkoak: Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat lllarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia.
Julio Sotok 2017an irabazitako txapelari eutsi nahi dio aurtengo ekitaldian, baina aurkari izango ditu finaletan eskarmentu handia duten bertsolariak, eta baita egun handi horretan lehen aldiz arituko direnak ere.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak azpimarratu du finala "urte osoan zehar egiten den lan isilaren fruitua eta alderdirik ikusgarriena" dela, eta “festa handia" izatea nahi dutela.
Bestalde, finala elkarlanean antolatzeko Iruñeko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren berri eman du elkarteak. Izan ere, Udalak ekitaldiaren antolaketak dakartzan gastuen zati bat hartuko du bere gain.
eitb.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario