sábado, 31 de agosto de 2019

EKIALDEKO TIMOR. HERRIAREN NAHIA NAGUSITU ZEN

Hogeita lau urteko indarkeriaren ondoren, adiskidetze nazionala lortu dugu, eta harreman normalak ditugu Indonesiarekin». Jose Ramos Horta Ekialdeko Timorreko presidente ohiak independentziari buruzko balorazio positiboa egin du. Atzokoa egun berezia izan zen timortarrentzat, hogei urte bete baitziren Indonesiatik bereizteko erreferenduma egin zutenetik. Egun zailak izan ziren, indarkeria olatu handi bati aurre egin behar izan baitzion herrialdeak. «Aurrerapen handiak egin ditugu».
Indonesiak 1975. urteko abenduan inbaditu zuen, Portugalek uhartearen ekialdetik alde egin eta gero. Indonesiako diktadura bukatu zenean, independentziari buruzko galdeketa egin zuten, 1999an, eta herritarren %78 alde agertu ziren. Baina erreferendumaren ondorengo hilabeteak ez ziren errazak izan. Izan ere, biolentzia nagusitu zen herrialdean, eta Indonesiaren aldeko indar paramilitarrek 1.500 timortar baino gehiago hil zituzten. Nazioarteko presioen ondorioz, erreferenduma egin eta hilabetera Indonesiak armada erretiratu zuen, eta Ekialdeko Timorren independentzia deklaratu zuten, 2002. urtean.  (klik egin-ver más)
Ane Hurtado, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario