martes, 6 de agosto de 2019

OROITZAPENERAKO SUZIRI BATERATZAILEA

Talde munizipal bakoitzeko ordezkari batek eta Tafallako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak botako dute aurtengo Tafallako Jaiei hasiera emango dien suziria.
Gaur goizean Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan ospatu den prentsaurreko batean, Jesus Arrizubieta alkateak azaldu du zaila egin zaiola uholdeek eragindako egoera gogorraren ostean jaiak iragartzea. Egun batzuetarako bada ere, bizitakoa ahaztea ez dela erraza izango baina era berean jai berezi eta unkigarriak izango direla baieztatu du.
“Ibaiak auzokoen ilusio eta lanaren zati handi bat eraman du, baina elkartasunak erakutsi duen alor positiboa ukaezina da. Kolpe honek ezin gaitu gure helburuaz urrundu, herkideentzako etorkizun hobe bat eraikitzearen helburuaz hain zuzen”.
Tafallako Udalak talde munizipal guztiei suziria batera botatzeko proposamena zabaldu zien, hiritar guztiak balkoian ordezkatuak izan zitezen.
tafalla.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario