jueves, 5 de diciembre de 2019

ZAMORAKO ESPETXEAN PRESO EGONDAKO APAIZEI OMENALDIA EGINGO ZAIE DURANGOKO AZOKAN


Abenduaren 7an Apaiz-kartzela dokumentalaren work in progress emanaldia izango da Durangoko Azokako Irudienean. Oier Aranzabal, David Pallares eta Ritxi Lizartza dira zuzendariak eta beraiekin batera, preso egondako apaizak ere bertaratuko dira.
Zamorako espetxea 1968. urtean ireki zuten, frankismoari aurre egin zioten apaizak bertan sartzeko asmoz. Guztira 53 apaiz izan zituzten bertan, eta apaizentzat bereziki sortutako lehenengo espetxea bihurtu zen. 50 urte igaro dira kartzela ireki zutenetik, eta bertan egondakoek hainbatetan salatu dutenez, oraindik ez dute Elizaren eta erakundeen barkamenik jaso.
kultursharea.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario