miércoles, 26 de agosto de 2020

BAZTANEK AZKEN AGURRA EMAN DIO ANA MARI MARIN ALKATE OHIARI


Baztanen eta Elizondon eskualde honetako pertsonarik ezagunenetako norbait galdu berri dugu: Francoren altxamendua hasi zelarik ihes egin behar izan zuen familia errepublikar baten alaba, inguruko kultura mugimenduetan biziki inplikatu zen bere bizitzan zehar. Emakumearen parte-hartzeaz ia hitz egiten ez zenean ere, Elizondoko alkatea izan zen. Margolari gisa aski ezaguna, beti agertu zaigu aitzindari. GB Baztanek Ana Mari Marini eman dio gaur azken agurra. Norbait hurbila galdu dugula sentitzen dugu guziok bihotzean. Lurrak hartuko du orain bere baitan. Baina Ana Marik utzi duen lanak hor segituko du betiko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario