lunes, 24 de agosto de 2020

MANIOBRA MILITARRAK BERRIZ ERE BARDEAKO TIRO POLIGONOAN, GAURTIK OSTIRALERA

                 Gaurtik ostiralera arte, maniobra militarrak egingo dituzte Bardeako tiro poligonoan.
               Aireko armadak ohartarazi du "benetako hegaldikoak" direla eta, beraz, benetako armamentua egongo dela. Ohi denez, 10:00etatik 13:30era errepide perimetrala itxiko da.
                      Bardea parke natural izendatu zuten 1999an, eta 2000n, Unescoren Biosferaren Mundu Erreserba, Hegaztientzako Babes Bereziko bi Eremu eta hiru erreserba natural baititu. Hala ere, tiro poligono bat du, eta maniobra militarrak egiten dituzte sarritan, habitatak suntsituz, eta inguruko biztanle nahiz bisitarientzat arriskuak jarriz.
               Pasa den ostiralean, Izquierda-Ezkerrak Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari eskatu zion maniobra horiek bertan behera uzteko, bai eta poligonoa behin betiko ixteko ere. Maniobrek gastu handiak dakartzatela salatu zuten, eta diru hori covid-19aren krisiak ahulenengan eragin dituen ondorio negatiboak arintzeko erabil ditzatela exijitu zuen.
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario