domingo, 25 de octubre de 2020

"EUSKARA BIDEGURUTZEAN DAGOENAREN IDEA INDARTU DU KORONABIRUSAK"

Hurrengo hilabete eta urteak erabakigarriak izango dira euskararentzat Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari bezala urte bete daraman Kike Amonarrizen buruz

Koronabirusaren enbata helduko zela jakin baino lehenago kaleratu zuen Kike Amonarrizek Euskararen bidegurutzik saiakera, non egiazko normalizazioa edo biziraupen sinbolikoa jokoan zeudela argudiatzen zuen. Pandemiaren astindua jaso ondoren, inflexio-puntuaren ideia indartu dela uste du: izan ere, irabazitakoa oso zaurgarria den era berean, euskarekiko atxikimendua oso handia dela frogatu da. Euskaraldiaren prestaketa lanetan murgilduta dagoen bitartean, krisitik ateratzeko erabiliko diren estrategietan euskara kontuan hartzea aldarrikatzen du.

'Euskararen bidegurutzetik' idatzi zenuenetik normalizazioan egonkortzeko pausoak eman dira edo galbidera goaz?

—Liburua idatzi nuenetik parentesi bat zabaldu da koronabirusarekin eta bidegurutzearen ideia indartu da. Horrek ikaragarri mugatu ditu euskararen inguruko jarduera eta politika guztiak. Ikusi dugu irabazi duguna oso zaurgarria dela; oso nabarmena da familia erdaldunetan bizi diren haur eta gazteen artean, esaterako. Eskola ezinbestekoa da hizkuntzaren ezagutza hobetzeko, baina partidaren zatirik garrantzitsuena eskolatik kanpo ari da kokatzen.   (klik egin-ver más)

Ane Araluzea, DEIAn

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario