viernes, 11 de diciembre de 2020

ABORTUA DESPENALIZATZEA ONARTU DU ARGENTINAKO DIPUTATUEN GANBERAK


         Abortua legeztatzeari bide eman dio Argentinako Diputatuen Ganberak, eta Senatuak erabaki beharko du orain lege proiektuaren inguruan; hark izango du azken hitza. Aldeko 131 boto, aurkako 117 eta sei abstentzio jaso ditu legeak Diputatuen Ganberan. Hogei orduz luzatu da eztabaida Argentinako Parlamentuan, eta, bitartean, abortuaren aldeko eta aurkako manifestariak elkartu dira kanpoan. Saio luze baten ondoren, Marea Berdea mugimenduaren deialdiari erantzunez elkarturiko milaka lagunek gogotik ospatu dute parlamentu barruko bozketaren emaitza. «Argentinako demokrazia gurekin duen zorra kitatzetik oso hurbil dago», adierazi du mugimenduak emaitza jakin ostean, eta «herriaren eskaerari entzuteko» eskatu dio Senatuari.    (klik egin-ver más)

Julen Aperribai, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario