jueves, 25 de febrero de 2021

BISITA BEREZI BAT ZARRAKAZTELUN

 
Joan ziren 13an eta 14an, bisita berezi bat izan genuen Zarrakaztelun: Andrea Bella uruguaitarra. Gertaera honen berri ematen digu Raúl Alfaro “Faluk”:

"Argentina, Txile eta Uruguaiko 11 lagun Lazkaoko  euskaltegi-barnetegian ikasten ari dira beren euskara maila hobetzeko, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Datorren ostiral honetan bukatutzat emango dute ia-ia bi hilabeteko egonaldia Maizpiden.

Haien artean, Andrea Bella, Uruguai eta Argentinan euskara irakasle aritzen den montevideotarra dago. Bella euskaltzale sutsua eta euskararen aldeko  hainbat ekimenetan partaidea da.

Bistan da, hango euskararen egoera  ez dela erraza eta internet euskaraz egiteko oso baliabide interesgarria dela, batez ere euskaldunak ez diren  testuinguruetan. Bellak aspaldi Mintzanet.neten parte hartzen du eta proiektu horri esker Zarrakaztelu ezagutzeko aukera izan  zuen, otsailaren bigarren asteburuan.

Herria ez zen guztiz arrotza berarentzat. Izan ere, Mintzanet.net eta Jalgi Hadi Mundura ekimenei esker Zarrakaztelu eta Haziren berri izan zuen eta  aurtengo herriko mintzodromoa on-line izan zenez, han parte hartu zuen, baita antolakuntzan ere.

Hemen, herrian, euskararen egoera eta Hazi hobeto  ezagutzeko aukera izan zuen, bertako hainbat euskaldun ezagutu zituen eta bere ekimenei berri eman zuen. Egia esan, bere esperientzia ezagutzea oso aberasgarria izan zen eta oso baliogarria izan daiteke herria euskalduntzeko bide honetan. Nahi duzun arte, Andrea.”

zarrakaztelu.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario