jueves, 18 de marzo de 2021

TREBIÑUKO EUSKARA PLANA EPAITEGIETAN GELDIARAZI NAHI DU GAZTELA-LEONEK

       Trebiñu eta Argantzongo udalek euskara sustatzeko plan estrategikoa onartu zuten azaroan eta abenduan, hurrenez hurren. Euskara Sustatzeko Trebiñuko Barrendegiko Plan Estrategikoa (2020-2024) Trebiñuko Euskara Zerbitzuak garatu du, eta bere helburua da enklabe osorako lau urterako bide-orri bat zehaztea, neurri zehatzak hartuz euskaldunen sareak aktibatzeko, biztanleak euskalduntzeko eta eskualdean euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortzeko.

      Baina Gaztela eta Leongo Juntak ez du onartu Trebiñun hizkuntza normalizazioa gidatzeko abiatutako prozesu sakona, eta, ALEAk jakin duenez, neurri judizialak hartu ditu. Trebiñuko Konderriaren kasuan, administrazioarekiko auzien auzitegian inpugnatu du Udalaren erabakia; Argantzonen, berriz, osoko bilkuraren erabakia bertan behera uzteko eskatu dio alkateari, egiten ez badu bide judizialera jotzeko aukerarekin mehatxatuz.    (klik egin-ver más)

Arabako Aleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario