miércoles, 7 de abril de 2021

HIZKUNTZA GUTXITUEN ALDEKO LEGEA ONARTU DU FRANTZIAKO ASANBLEAK

       Lortu dute. Bost orduko eztabaidaren ondotik, Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea onartu zuen atzo Frantziako Asanbleak. Paul Molac Bretainiako diputatuak sustatu du araua; aldeko 247 botorekin onetsi dute, gobernuaren borondatearen kontra. Iazko abenduan Senatuan bozkatu zuten testu bera bozkatu dute, aldaketarik gabe, eta, ondorioz, berehala promulgatuko da. Hizkuntza gutxituen irakaskuntzari esparru finkoago bat emanen dio legeak, eta ikastetxeen diruztatzean ere eraginen du. Frantziako Konstituzio Kontseiluak baizik ez du trabatzen ahalko orain.

     «Garaipen kolektiboa» azpimarratu du Molacek: «Talde parlamentario guzietatik iritsi dira sostenguak. Eragileak ere anitz mobilizatu dira; haien garaipena ere bada». Vincent Bru Ipar Euskal Herriko Modemeko diputatuak ere «eskualdeko hizkuntzen garaipena» goraipatu du.  (klik egin-ver más)

Ipar Euskal Herriko Hitza

No hay comentarios:

Publicar un comentario