lunes, 14 de junio de 2021

CARMEN ALBISUK EMAN ZITUEN HELDUENTZAKO LEHEN EUSKARA ESKOLAK TUTERAN

     Carmen Albisu Danborenea Nafarroako Erriberan euskalgintzako pertsona erreferentea izan da. Errenteriarra zen sortzez: 1916ko uztailaren 16an jaio zen Santa Klara kaleko 14. zenbakian. Aita, Periko, Lino fabrikako langilea zuen eta ama, Serafina, etxekoandrea.

   Bikoteak izan zituen lau seme-alabetan gazteena izan zen Carmen, baina arreba zaharrago bat ere bazuen, Mariatxo, aitaren lehenengo ezkontzakoa. Carmenek Gurutzearen Alabetan ikasi zuen. Maistra izan nahi zuen, baina aitak esan zion ez ote zuen hobe josten ikastea. Halaxe egin zuen, imajinatu ere egin gabe bizitzak noizbait maistra izateko aukera eskainiko zionik…

   Gazte-gaztetatik hasi zen nobio harremanetan Manuel (Imanol) Añon Jasorekin. Ume-umetatik ezagutzen zuten elkar. Haren gurasoak Tuterakoak ziren eta Panier inguruan bizi ziren.  (klik egin-ver más)

Goiatz Labandibar Arbelaitz, GARAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario