lunes, 21 de febrero de 2022

"ANDEREA" DOKUMENTALA TAFALLAN AURKEZTUKO DA

     Nafarroa Oinezaren ekimenen artean, ‘Anderea’ dokumentalaren aurkezpena aurkituko dugu hurrengo asteazkenean, otsailak 23. 19:00etan izango da Tafallako Kultur Etxean. Bertan izango da Yolanda Mazkiaran, filmaren zuzendaria, zeinek proiekzioaren aurretik aurkezpen laburra egingo duen eta ondotik ere elkarrizketarako prest egonen den.

    Dokumentalak azpitituloak izango ditu, eta hortaz, euskara menperatzen ez duenak ere inolako arazorik gabe jarraitu ahalko du filma.

   Anderea dokumentalaren aurkezpena 2022ko Nafarroa Oinez jarduera programan, ikastolaren jarduerarekin bat egiten du, Nafarroa Oinezen aitzakian, ikasgelatik at, euskal mitologiaren inguruan aritzeko aukera eskeiniz. Halaber, dokumentala auzolan testuinguruan sortu da, ikastola eredual eta Nafarroa Oinez berak oinarri dutena.   (klik egin-ver más)

La Voz de la Merindad

No hay comentarios:

Publicar un comentario