Tafallako Euskara Zerbitzua, AEK eta Baigorri elkartea "Mugarik gabeko telebista" kanpainaren aldeko sinadurak biltzen ari dira egunotan. Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzak bultzaturiko ekimen honekin autonomia erkidego guztietako telebista kate guztiak ikusteko eskaera luzatu nahi dute. Sinadurak biltzeko azken eguna otsailaren 24a izango da, otsilaren 25ean bidaliko baitira eskaerak Euskaltzaindiara. Sinatu nahi duenak euskara zerbitzuan egin dezake 11:15era arte edo hortik aurrera AEK edo Baigorri Elkarteko Pedro Leraltarekin harremanetan jarri.
Erriberrin sinatu nahi duenak Ordago elkarteko kideengana jo dezake.
La Voz de la Merindad
No hay comentarios:
Publicar un comentario