lunes, 15 de febrero de 2010

MANIFESTAZIOA

Irakurleak artikulu hau irakurtzen duenerako, erabakia hartua izanen da. Erran nahi baita, okerrik ezean, udaberrian izanen da nafar jende euskaltzaleen kale-agerraldia; heldu den maiatzean, zehazki. Manifestazioa, Nafarroako Gobernutik, edo hobe erran, Nafarroa ofizialetik, etorritako eraso-erauntsiari tamainako erantzuna emateko. Zalantzak izan dira, ez gutxi, erantzunaren nolakoaz. Zer egin, nola, nork deitua? Nafarroan bakarrik ala gainontzeko herrialdeekin batera? Egitekotan, noiz? Orain? Udazkenean? Baina, azkenean, egin eginen da. Nik, behintzat, duela zortzi bat urteko erantzuna daukat gogoan eta gogoko, eta huraxe hartuko nuke eredutako; Oinarriak izeneko ekimenak nafar alkateekin batera deitutako huraxe, hain zuzen ere: jendetsua eta txukuna, azalez eta mamiz. Del Burgok berak ez zuen tamainako erantzunik espero, ezta hurrik emanda ere, eta etxeko leiho azpitik jendeketa hura igarotzen ikusterakoan, zirt-zart, telefonoa hartu, Iruñeko EFE agentziako egoitzara deitu eta ohiko larderiaz euskararen inguruko adierazpenak egin nahi zituela esan zien, manifestazioak sortutako oihartzunari aurre egiteko. Azken buruan, politikari eskuindarra harritua zegoen manifestazioaren zenbatekoaz eta nolakoaz. Izan ere, jendetza handia bildu zen, ahalegin berezia egin zen irudi eta mezuetan, hizkuntza politikako hiru zuzendari ohiek ere atxikimendua emana zuten, izen handiko jende aunitzek bezala; baina, batez ere, han kaleko herritarrak elgarretaratu ziren. Han zegoen, konparazio batera, Nafarroa Oinez-era eta Takonerako Sortzen-Ikasbatuaren jaira joaten den jendea eta, oraingo honetan ere, halaxe beharko luke. (klik egin-ver más)
Kike Díez de Ultzurrun (Argian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario