
Gainerakoan dena prest da larunbatean jokatuko den finalerako. Jakina denez, honako zortzikoa arituko da oholtza gainean: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta. Lesakako pilotalekuan izanen da 17:00etan hasita.
Nobedade dezente izanen ditu aurtengo finalak. Bi bertsolarik, Goikoetxeak eta Lazkozek, lehen aldiz hartuko dute parte finalean eta iazko finaletik soilik hiruk errepikatuko dute: Julio Sotok, Xabier Legarretak eta Julen Zelaietak.
Horrez gain, zortzikoa osatzen dutenen artean bik badakite zer den Nafarroako txapela janztea, Estitxu Arozenak eta Julen Zelaietak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario