sábado, 14 de agosto de 2010

NOR ETA.....PATXI AZKARATE

Igandean Tafallan; azken gau txoriak badoaz habira; goiz txoriak kantari. Eguna bero dator; baina bederatziak izanik, alde zaharreko freskura zoragarria da. Giro lasaia oso karriketan; haatik, "Tres de Bastos" -en inguruan mugimendua bada. Gaur Turrunbalekoen eguna da. Txistorra usaina zabalduz doa; gaita eta txistuaren soinu pizgarri eta alaiak leiho batzuk irekiarazten ditu, non adinekoren batek irribarretsu begiratzen duen; eta beste batzuk ixten ditu, ziur asko aditzen ez diren marmarren artean. Turrunbaleko "gaztetxoek" beren egun handia dute. Haiek ere txit irribarretsu. Aise antzematen da ondo lo egin dutela eta bart zintzo portatu zirela. Egunaz gozatu nahi dute eta, berrogeiak atzean utzita, derrigorrezkoa da bezperan deskantsatzea. Bestelako garaiak ziren lehengoak: gau pasa egin eta segi aurrera.
Banku batean, patxada osoz, Patxi eta biok berriketan. Berriketaldi luzetxoa, beraz, nola edo hala laburtu behar. (klik egin-ver más)
Zaki Iriso (La Voz de la Merindad)

No hay comentarios:

Publicar un comentario