martes, 6 de diciembre de 2011

AMONA BAT NAFARROAKOA

Ez dira urte asko istorioa kontatu zidatela, baina geroztik ez da ezabatu nire memoriatik, bihotz-muineraino barneratzen den horietako istorio bat delako, barnean geratzen zaizuna erantzun baten zain, zure laztanen zain.

Familia normal bateko amona normal bat zen, bere bizitza osoan espainolez hitz egin zuena. Senarrarekin, seme-alabekin, bilobekin, bisitan etortzen ziren osaba-izebekin, lehengusu jendearekin, inork ez zuen espainolez baino hitz egiten entzun.

Zahartu egin zen, eta 80 urtetik aurrera zihoala burua galtzen hasi zen, lehen hain modu graziosoan «falta de riego» esaten zitzaionaren ondorioz eta poderioz, azkenean ohetik altxa ezinda geratu arte. Eta horrela zegoela, egun batean gertatu zen miraria: euskaraz hitz egiten hasi zen. Horrelaxe, inori abisatu gabe, etxekoen espainolezko erreguei jaramonik egin gabe, esplikaziorik gabe eta damurik gabe. (klik egin-ver más)Pako Aristi (Berrian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario