miércoles, 10 de octubre de 2012

DESKONKISTA KOLEKTIBOA IGANDEAN DONAPALEUN

1512ko uda bururatzerako, Nafarroak amore eman du espainiar armadaren aitzinean. Erresuma konkistaturik dago. Osoki? EZ!!!!!
Donapaleura biltzen ari dira merindade guztietatik iheska jin patriotak, eta bertan LIBERAZIO ARMADA osatzera deitu dute irail hondarrean. "Erresuma neutrala indarrez usurpatu, okupatu eta tiranizatu" dutenen kontra. Bi aste beranduago, milaka bolondresez osatu oldea abian da Iruñeara buruz; hiriak eta eskualdeak altxatu dira, eta 1512ko urriaren erditsuan Nafarroa bere INDEPENDENTZIA berreskuratzeko  zorian da.
Egitate historiko honetan oinarri, DESKONKISTA KOLEKTIBOA aldarrikatuko dugu Donapaleun 2012ko urriaren 14.ean. Iparraldetik Mendebaldera, Ekialdetik Hegoalder, zatozte Euskal Herri guztitik. Bai eta Gaskoina, Bearno eta Kataluniako lagun eta ahaide
Nafarroa Bizirik

No hay comentarios:

Publicar un comentario