viernes, 30 de noviembre de 2012

EUSKARAZ BIZI AHAL IZATEKO ALDARRIKAPENA BIHAR DONOSTIAN

Kontseiluko bazkideek agerraldia egin dute Donostian larunbatean egingo den manifestazioaren inguruko azken xehetasunak emateko. Euskaraz bizi nahi dugula adieraztera dei egin nahi die herritarrei. Horretarako, manifestazioan parte hartzeaz gain, bezperan sare sozialak euskaraz bizitzeko nahiaz betetzera dei egin du. Manifestazio egunean ere, herritarrei euskaraz bizitzeko nahia kartel bitartez adierazteko deialdia ere egin du. Horretarako ehunka kartel banatuko dira parte hartzaileen artean.

Ibilbideari dagokionez, manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta estadiotik eta Bulebarrean amaituko da. Anoetatik Madril hiribidea hartu, handik Urbieta kalera eta Okendo kaletik sartuko da Bulebarrean. Garraio publikoa erabiltzeko gomendioa ere eman du Kontseiluak. Hainbat herritan manifestaziora etortzeko autobusak antolatu dira. Horien inguruko informazioa www.euskarazbizinahidut.org webgunean ikus daiteke. Autobus horiek aukera izango dute jendea Anoetan bertan uzteko eta manifestazioa amaituta Zurriolan izango dute geralekua. 
kontseilua.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario