sábado, 8 de marzo de 2014

"ERDIALDE" ZAZPIGARREN LABUR LEHIAKETA AURKEZTU DA MIRANDA ARGAN

Miranda Argako Euskararen Lagunak elkarteak Nafarroa osorako antolatuta, ERDIALDE zazpigarren labur lehiaketa aurkeztu da. 
Helduen (15 urtetik gorakoen) mailaz gain, gazteen mailak izango dira, multzo hauetan banatuak: D ereduko zein ikastoletako ikasleak, beste ereduetako ikasleak, 6-10 urteko ikasleak eta 11-14 urteko ikasleak. Edonork parte har dezake lehiaketa honetan. Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste inongo lehiaketetan saritua izan ez dena. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 5.ean bukatzen da. Gutunez, honako helbide honetara bidali behar da: EUSKARAREN LAGUNAK, Tirujon Kalea 19-A, 31253 Miranda Arga. Mezu elektronikoz, erdialde.euskararenlagunak@gmail.com helbidean

No hay comentarios:

Publicar un comentario