viernes, 12 de septiembre de 2014

BAIETZ GAIARRE BETE, EUSKALERRIA IRRATIAREN ALDE

Asko garelako, gozatzen badakigulako, gurea defendatu nahi dugulako, baietz Gaiarre bete!
Urriaren 15ean, 17:30ean, Iruñeko Gaiarre antzokian, haurrentzako festa handia eginen dugu Euskalerria Irratiaren alde.
Festan Ene kantak ekimenak gure irratiaren alde grabaturiko DVDa aurkeztuko dugu. Ene kantak-eko lagunek DVDko kantuekin ikuskizun berria sortu dute, eta horixe taularatuko dute Gaiarren.
Sarrerak salgai txarteldegietan eta ‘on line’
‘Oneka’ antzezlan musikal itzelak ura du aztergai, eta Oneka izeneko marrazoaren istorioa kontatzen du, Fermin Muguruza, Manolo Garcia, Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin,  El Drogas, Kutxi Marea, Fran eta Zuriñe Hesian, Abel Barriola, Oier Sanjurjo eta beste askok grabaturiko abestien laguntzaz. Abeslari horietako hainbat Gaiarre antzokian izanen dira.
Sarrerak 8 eta 10 euroan dira salgai, Gaiarre antzokiko txarteldegietan zein hemen. Egun horretan joaterik ez dutenek ere badute laguntzerik, 0 ilara erosiz.
euskalerriairratia.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario