miércoles, 19 de noviembre de 2014

ERRIGORAK 151.000 EURO LORTU DITU EUSKARA ERRIBERAN BULTZATZEKO

Errigoraren aurreikuspen guztiak erraz gainditu dira kanpaina honetan. 12.000 saski inguruko eskaria egin da, eta 151.000 euro lortu dira Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako. 12.000 saski, alajaina! Erraz esaten da. Iaz 500 banaketagune izatetik, aurten Euskal Herriko lurralde guztietan zehar 700 banaketa-gune izatera heldu da Errigora. Guztira, ia 200 euro ingurutan egon da presente kanpaina, eta herri gehiagotara heltzen ari den heinean, emaitzak ere haziz doaz. Eskerrik asko banaketa-guneetan zerrendak kudeatzen edo bestelako edozein lanetan aritu zareten guzti-guztioi. Kanpaina honen arrakasta zeuek jarritako ahalegin eta ilusioari esker izan da.  (klik egin-ver más)
Errigora

No hay comentarios:

Publicar un comentario